Adineko pertsonen baliogarritasun aldarrikatu du ‘Bat etorri’ elkarteak

Adineko pertsonen baliogarritasun aldarrikatu du ‘Bat etorri’ elkarteak
2020/05/08 16:56
eta kitto!
‘Bat etorri’ pentsiodunen kolektiboak adineko pertsonenganako errespetu falta salatu du, alarma egoera honetan pertsona nagusiak “oztopo eta ezinbesteko gastu gisa” tratatzen dituzten erabakiak eta politikarien aipamen ugariak azpimarratuz. Euren ustez, urte luzez gizartearen garapen ekonomikoan eta sozialean lagundu duten pertsonekiko errespetu gutxiko tratua da. “Adinaren arabera diskriminatzen saiatzen diren jarrera politikoak amaitzeko eskatzen dugu”.

Ekonomiaren zikloan adineko pertsonek funtsezko eginkizuna betetzen dutela diote eta bere balio justuan aitortu behar dela. “Gure zergekin (Errenta-Zerga, IBIa...), eguneroko erosketekin, aisialdiarekin... produktuen salmentaren menpe dauden enpresa asko garatzen eta lanpostuen etorkizuna bermatzen laguntzen duen taldea gara”.

Euren giza-betebeharrak bete ondoren, NBEn, Europako Gizarte Gutunean eta Espainiako Konstituzioan aitortzen diren giza eta gizarte eskubideak betetzea eskatzen dute. “Lehenik, Osasun Zerbitzu Publikoa beharrezko izatea giza baliabide materialak eta osasun arloko langileak lan eta soldata baldintza duinak izanez. Bigarrenik, zerbitzu integral egokiak eta lan baldintza duinak dituzten Osasun Zerbitzua. Eta hirugarrenik, Bizitza Sistema duina eta bidezkoa”.