AFESD-ek maskara solidarioak salduko ditu asteburuan Untzagan

AFESD-ek maskara solidarioak salduko ditu asteburuan Untzagan
2020/10/16 eta kitto!
Diagnostikatu Gabeko Gaixotasunengatik Kaltetutako Elkarteak (AFESD) salmenta-postua jarriko du bihar eta etzi Untzagan. Bertan maskarak, poltsatxoak eta motxilak jarriko dituzte salgai, eta jasotako dirua elkarteko umeen terapiak ordaintzeko erabiliko da.

AFESD ekainean hasi zen maskarak egiten eta sare sozialen bitartez saldu ditu orain arte. “Egitasmoak demaseko arrakasta izan du”, Esti Blanco elkarteko kidearen berbetan eta Eibartik kanpo ere hainbat maskara erosi dituzte. Orain, gainera, maskarez gain beste produktu batzuk eskainiko dituzte.

WhatsApp Image 2020-10-13 at 19.15.56 WhatsApp Image 2020-10-13 at 19.15.56(1) WhatsApp Image 2020-10-13 at 19.16.19