‘Ahots pluralak’ dokumentala emango dute bihar Portalean

‘Ahots pluralak’ dokumentala emango dute bihar Portalean
2022/02/28 eta kitto!
Entreamigos – Lagun Artean elkarteak ‘AHOTS PLURALAK: Emakumeen memoriaren eta justiziaren aldeko estrategiak Guatemalan’ dokumentala eskainiko du bihar, 18:30ean, Portaleako areto nagusian. Gainera, proiekzioaren ondoren Paula Barrios Movimiento de Mujeres Transformando el Mundo (Guatemala) elkarteko kidearekin solasaldia egingo da.

Dokumental honetan emakume antolatuen ahotsak jaso dira. Horrela, hainbat estrategia proposatzen dituzte gatazka-armatuaren testuinguruan giza eskubideen urraketa larrien biktima izan eta bizirik irten ziren emakumeek justiziarako eta erreparaziorako sarbidea izan dezaten.

Dokumentala Euskal Herriko Unibertsitateko Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eta Guatemalako Casa Colibrí/Rochoch Tz’ünun emakumeen kolektiboak ekoiztu eta koordinatu dute.

 

VOCES PLURALES