Aire-erasoen ibilbidea egingo dutenen zerrenda argitaratu dute

Aire-erasoen ibilbidea egingo dutenen zerrenda argitaratu dute
2022/05/02 eta kitto!
Zapatuan, hilaren 7an, Gerra Zibileko aire-erasoen ibilaldi gidatua eskainiko du Jesus Gutierrez historialariak, 10:00etatik 14:00etara. Ekimenean izena eman dutenen artean zozketa egin dute eta Udalak gaur argitaratu du zerrenda (begiratu hemen).

Ibilbide hauek erantzun ezin hobea izan dutenez, Udalak maiatzaren 14ra begira beste txanda bat zabaldu du. Epearen barruan izena eman dutenei eta zozketatik kanpo geratu direnei emailez hirugarren txanda berri horretan parte hartzeko aukera emango zaie. Horrela, interesa jarri duten pertsona guztiek ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute.

kartela logoekin sinatuta