Aitxitxa eta amamentzat maitasun-mezuak jasotzeko erronka abian jarri du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
                    2020/04/29
                    10:52
                  
                    eta kitto!
                  
                Konfinamendu-egoeran jarraitzen dugu, etxean sartuta, gertukoak ezin ikusi eta ezin besarkatu, ez senideak ez lagunak. Eta horien guztien artean ditugu gu guztiontzat kuttun-kuttunak direnak: aitxitxa-amamez ari gara. Bilobak  eta seme-alabak ikusteko irrikitan, teknologia berrien atzamarretan erori dira gure nagusiak ere, eta horren ospetsuak egin diren bideo-deiak dira gertukoak gertu izateko duten ia modu bakarra.
...eta kitto! Euskara Elkarteak ondorengo erronka edo ideia proposatu nahi dizue eibartarrei: zuen aitxitxa eta amamentzako maitasun-mezuak bideoz grabatu eta guri helaraztea. Horiekin guztiekin bilduma osatuko dugu, danon maitasuna haiengana ailegatu dadin.
Bideoak helbide honetara bidali ditzakezue: elkartea@etakitto.eus