Akondiako konjurua egingo da domekan San Pedro ermitan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Akondiako konjurua egingo da domekan San Pedro ermitan
ETA KITTO 2022, Uzt 01

Domekan Eibarko erritorik zaharrenetakoa egingo da San Pedro ermitan, 11:00etan. Izan ere, Akondian, urtero, uztailaren lehenengo domekan, zelaiak bedeinkatzen dira uzta ona izateko eta ekaitzen kalterik eta okerrik ez izateko.

Xabier Zubizarreta San Andres elizako parrokoak esango du konjurua, berba hauek erabiliz: “Jainko Aita, zuk agindu zenion gizonari lurra gorde eta landu zezala; apaltasunez hauxe eskatzen dizugu: uzta ugari eman iezaguzu, soroak eta zelaiak emankor bihurtu itzazu eta, ekaitza eta harria gure lurretatik aldenduz, hazi, ale eta fruitu ugari jaso ondoren, goretsi zaitzala orain eta beti. Jesukristo gure Jaunaren bitartez, amen”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »