Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen omenezko lore-eskaintza egingo da gaur Untzagan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen omenezko lore-eskaintza egingo da gaur Untzagan
ETA KITTO 2020, Abu 20

Zaldibar Argitu herri plataformak deituta, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratzeko lore-eskaintza egingo da Untzagan, udaletxe pareko oroigarrian. Plataformako kideek eibartarrak lora-sortak bertan lagatzera gonbidatu nahi ditu, Zaldibarko zabortegian otsailaren 6an hildako bi beharginen oroimenez.

Bestalde, Zaldibar Argitu plataformak komunikatu hau egin du, azken egunotako gertakarien harira:

Zaldibar Argitu plataformarentzat, 6 hilabeteren ostean, aurrerapena da Alberto Sololuzeren gorpuzkinen identifikazioa, batez ere, familiarentzat pausu garrantzitsua izango da dolu prozesuan aurrera egin ahal izateko.

Hala ere, oraindik Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du eta bilaketa lanek aurrera jarraitu dezaten exijitzen dugu.

Argi utzi nahi dugu istripu hau ekidin zitekeen tragedia izan dela eta oraindik erantzukizunak argitzeko daudela, eta beharrezkoa dela hondakinen kudeaketan aldaketak egitea horrelakorik berriro gerta ez dadin.

Bestalde, Zaldibar Argitu plataformak lanean jarraitzeko konpromiso irmoa daukala adierazi nahi dugu: desagertuta jarraitzen duen langilea agertu arte; tragedia honek herritarron eta ingurugiroaren osasunarengan izan dituen eta aurrerantzean izan ditzakeen ondorioak argitu arte; eta eruntzukizun politikoak argitu arte.

Gure elkartasunik beroena helarazi nahi diegu Alberto eta Joaquinen familiei eta gertukoenei.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »