Alejandro Telleria omentzeko gaur egingo den ekitaldia internet bidez emango dute zuzenean

Alejandro Telleria omentzeko gaur egingo den ekitaldia internet bidez emango dute zuzenean
2020/09/24 eta kitto!
Alejandro Telleria "Alkate Txikixa" (1876-1939) omentzeko ekitaldia egingo dute gaur (irailak 24) 18:00etan Coliseo antzokian. Ezohiko udalbatzarra egingo da bertan egongo dira Eibarko alkate zenaren senideak, Eibarko entitate eta elkarteetako ordezkariak eta gure herriko alkate izandakoak. COVID-19k sortutako egoerarengatik bakarrik gonbidapena dutenak sartu ahal izango dira antzokira, baina nahi duenak internet bidez jarraitu ahal izango du ekitaldia, Eibarko Udalaren Youtubeko kanal ofizialaren bidez.