Alkateak erantzukizuna eskatu du zapatuetan Unzagan gazteen kontzentrazioa saihesteko

Alkateak erantzukizuna eskatu du zapatuetan Unzagan gazteen kontzentrazioa saihesteko
2021/04/27 eta kitto!
Jon Iraola alkateak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin du bere Twitter profilean, Unzaga-Txantxa zelaiko harmailetan hainbat gazte bildu direlako inolako distantziarik gorde gabe. Gertaera hau, zapatu askotan errepikatzen da, eta, are gehiago, hiria perimetralki itxi denean.

Horren aurrean, alkateak bilera bat izan zuen Udaltzaingoarekin, kontzentrazio hori saihesteko. Orain, alkatearen arabera, "Gazteoi dagokigu bizimodu normala egiteko gogoari eustea, horrela bakarrik berreskuratuko dugu eta. Espero dut asko ez geratzea, izan gaitezen arduratsuak, mesedez".

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak larunbatean izan zuten kontzentrazio horren berri, eta egoera ikusita, hainbat patruila-auto bertaratu ziren. Orduan hasi zen kontzentrazioa desegiten.