Ana Galarragak bideo bidez azalduko dizkigu koronabirusaren gakoak astero

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ana Galarragak bideo bidez azalduko dizkigu koronabirusaren gakoak astero
ETA KITTO 2020, Urr 06

COVID-19ko itxialdiaren garaian, koronabirusaren inguruan Ana Galarragarekin egindako bideo-pilula batzuk sortu zituen Elhuyarrek eta, euskerazko hedabideetan zabaltzeko egin zuten eskaintzari esker, etakitto.eus gure web orrian bideo horiek zuentzat eskuragarri ipini genituen. Ekimenak oso harrera ona izan zuela ikusita, aurrerantzean ere koronabirusaren inguruko bideo bat zintzilikatuko dugu astero, ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan Ana Galarragak duen tartean ematen dituen azalpenak ikusteko aukera izan dezazuen. “Koronabirusaren gakoak: COVID-19 iraunkorra” izenburuko bideo honetan COVID-19aren sintomen iraupenaz egiten du berba zientzian aditua den kazetariak. Izan ere, beraz azaltzen duenez, “COVID-19aren sintomak luze irauten dute kasu batzuetan. Hilabeteak pasa arren, nekea, arnasa hartzeko zailtasuna, bularrean estutasuna edo arazo neurologikoak ez dira desagertzen ustez gaitza gainditu duten pertsonetan. Ikertzeko dago oraindik hori nori eta zergatik gertatzen zaion”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »