Ana Galarragak RNA bidezko txertoak zer diren azaldu du Koronabirusaren Gakoak tartean

Ana Galarragak RNA bidezko txertoak zer diren azaldu du Koronabirusaren Gakoak tartean
2021/02/02 eta kitto!
Sendagaien Europako Agentziak onartu dituen lehenengo txertoak RNA bidezkoak dira. Zer esan nahi du horrek? Nola funtzionatzen dute? Eta zeintzuk dira beste txerto moten aldean dituzten abantailak eta desabantailak? Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak azaldu digu, ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioko Koronabirusaren Gakoak tartean.