Andretxea berria antolatzeko lan-batzordeak bilera deitu du astelehenerako

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Andretxea berria antolatzeko lan-batzordeak bilera deitu du astelehenerako
ETA KITTO 2022, Api 20

Aurreikuspenak betez gero datorren urteko lehen hiruhilekoan Isasin zabalduko den Andretxea berria antolatzeko lan-batzordea berriz ere martxan dago eta, parte hartzeko interesa dutenei jakinarazi nahi diete bilera egingo dela, astelehenean, 16:00etan, Andretxean (Zezenbide, 9 behea).

Bileraren antolaketa errezte aldera, joango direnei baieztatzeko eskatu dute arduradunek. Horretarako 943 543 938 / 688 853 440 telefono zenbakietara deitu daiteke edo, bestela, andretxea@eibar.eus helbidera idatzi.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »