Datorren urtean Isasi kalean, Astelena frontoiaren aldameneko eraikinean zabalduko duten Andretxea berria antolatzeko lan-batzordea lanean hasi da. Atzo egin zuten bileran, besteak beste, lokal berriaren espazioak nola antolatu eta zertarako erabili plano gainean begiratzen ibili ziren bertaratu ziren emakumeak, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeako arduradunekin batera.
Zeregin horretan jarraitzeko hurrengo bilera datorren hileko azken astelehenean, maiatzaren 30ean egingo dute, 16:00etan Andretxean (Zezenbide, 9 behea).
Bileraren antolaketa errazte aldera, joateko asmoa dutenei horren berri emateko eskatu dute arduradunek, 943 543 938 / 688 853 440 telefono zenbakietara deituta edo, bestela, andretxea@eibar.eus helbidera idatzita.
#Andretxea#berdintasuna#Berria#bilera#eibarkoudala#emakume#lanandrabatzorde
Gaiarekin zerikusia duten albisteak