Andretxeak aurretik zuena ordezkatzen duen orrialde berria dauka Facebooken

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Andretxeak aurretik zuena ordezkatzen duen orrialde berria dauka Facebooken
ETA KITTO 2020, Urr 23

Berdintasun Zerbitzua – Andretxeak orrialde ofizial berria sortu du Facebook sare sozialean, “Berdintasun Zerbitzua – Andretxea” izenarekin. Azaldu dutenez, “aurreko orriarekin, Andretxea Eibar izenekoarekin izandako arazo tekniko batzuk eta kudeaketarekin gertatutako gorabehera batzuk medio, Andretxeatik antolatzen diren zerbitzu, ekitaldi eta jarduera guztien berri emateko sortu berri dugun beste kanal hau erabiliko da aurrerantzean”.

Aurretik martxan zegoen orrialdea ez du Udalak kudeatuko eta, beraz, aurreko orrialdearen jarraitzaile guztiei orrialde berria jarraitzeko eta “Gustatzen zait” botoiari emateko dei egin nahi diete, “horrela interesatzen zaien informazio guztia jasotzeko”.

Facebooken sortutako orrialde ofizial berriaz gain, Berdintasun Zerbitzua – Andretxeak Twitterren eta Instagramen presentzia daukala gogorarazi nahi dute, baita Telegram berehalako mezularitza aplikazioan ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »