Anna eta Olivia Tenerifeko txikien gertaera gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur Untzagan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Anna eta Olivia Tenerifeko txikien gertaera gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur Untzagan
ETA KITTO 2021, Eka 14

Eibarko Udalak Anna eta Olivia Tenerifeko txikien “gertaera krudela” gaitzesteko elkarretaratzea egingo du gaur, ekainak 14, 19:00etan Untzagan. “Udal honek elkartasuna adierazi nahi die familiari eta hurbileko pertsonei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere, eta herritarrak ekimen honekin bat egitera gonbidatzen ditugu. Eibarko Udalak gogorarazten du, heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dutela erakusten, eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen dela arazo hori. Emakumeen aurkako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina”, adierazi du Udalak ohar batean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »