Antigeno probek 2,94 euro balioko dute gehienez

Antigeno probek 2,94 euro balioko dute gehienez
2022/01/13 12:17
eta kitto!
Sendagaien Prezioen Ministroarteko Batzordekoak erabaki duenez, farmazietan saltzen diren antigeno proben gehienezko prezioa 2,94 eurokoa izango da. Azken asteetan nabarmen gora egin du proben prezioak eta hazkunde horri erantzun nahi dio neurri honek.

Horrez gain, Osasun Ministerioak 18 urtetik gorakoei oroitzapen dosia jasotzeko aukera ematea erabaki du.