Antigeno-testen erabilerari buruz aritu da Ana Galarraga "Koronabirusaren gakoak" tartean

Antigeno-testen erabilerari buruz aritu da Ana Galarraga "Koronabirusaren gakoak" tartean
2021/05/11 eta kitto!
Koronabirusaren gakoak tartearen gaurko atalean antigeno-testen inguruko azalpenak ematen ditu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak. Dioenez, herrialde batzuetan antigeno-testen erabilera bultzatzen ari dira autodiagnostikoak egiteko. Proba bizkorragoak eta merkeagoak dira eta, aditu askoren iritziz, oso lagungarriak izango lirateke pandemiaren kateak ahalik eta azkarren mozteko. Hala azaldu du ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan.