Apirilaren 20tik, leku itxi gehienetan maskara barik

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Apirilaren 20tik, leku itxi gehienetan maskara barik
ETA KITTO 2022, Api 07

Leku itxietan maskara erabiltzea derrigortzen duen legea aldatu egingo du Espainiako Gobernuak, errege dekretu bidez. Dekretu berria apirilaren 20an sartuko da indarrean, beraz, ordutik aurrera, bakarrik zenbait leku itxietan izango da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.

Apirilaren 20tik maskara bakarrik erabili beharko da dekretuz honako lekuetan: garraio publikoetan, zentro sanitarioetan eta zentro soziosanitarioetan. Gainera, nagusien egoitzen kasuetan, egoiliarrak maskara erabiltzetik salbuetsita egongo dira, beste pertsona batzuekin konpartitutako eremuetan izan ezik.

 

Erabiltzeko aholkua

Derrigortasunik izan ez arren, zenbait kasutan maskara erabiltzen segitzeko aholkatu dute, batik bat, pertsona zaurgarriei, honako egoeretan: adibidez, merkataritza guneetan, supermerkatuetan, dendetan, zinemetan, museoetan eta tabernetan.

Lantokiei dagokienez, berriz, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuek erabakiko dute zelan jokatu. Dena den, maskara erabiltzea aholkatu dute pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia ezin bada gorde eta ezin bada espazioaren aireztapen egokia bermatu.

Halaber, familia eta lagun arteko topaketetan ere gomendatu dute maskara erabiltzen segitzea.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du bat egiten duela proposamenarekin.

 

Testua eta argazkia: Ubane Madera Zangitu, plaentxia.eus

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »