Apopiloek lau hamarkadatan Eibarren izandako pisua aztertu du Fernando Serranok Eibar Rebistan

Apopiloek lau hamarkadatan Eibarren izandako pisua aztertu du Fernando Serranok Eibar Rebistan
2022/07/19 eta kitto!
Eibar Rebistaren Udako zenbakian Fernando Serrano eibartarrak errepasoa egiten dio 1935etik 1975era gure herrian apopiloen figurak izandako garrantziari. Herriko enpresek eskaintzen zuten lanari erantzunez, estatuko jende asko etorri zen gurera eta euretako asko apopilo ipini ziren hainbat etxeetan. Ikerketan apopiloen pisua aztertzen da hainbat arlotan: zenbat etxetan zituzten, zenbat biztanleko, tartean zeuden emakumeak, nondik zetozen... eta baita eurei lotuta sortutako beste figura baten garrantzia ere, euren etxeetan hartzen zituzten emakume-patronak, hain zuzen.

Artikulua Eibar aldizkariaren 17-19 orrialdetan irakur dezakezua. PDFa deskargatzeko.