Apurka bada ere, beheranzko bidean doa langabezia Eibarren

Apurka bada ere, beheranzko bidean doa langabezia Eibarren
2021/06/02 eta kitto!
Eibarren behera egin du langabeziak maiatzean. Apirilaren amaieran 1.621 langabe zeuden gure herrian, eta maiatzean 1.601 (%12,57). Beraz, azken datuen arabera, aurreko hilean baino 20 lagun gutxiago daude erregistratuta enplegu bulegoetan. Urtarrilean 1.696 zeuden,  otsaIlean 1.681,  eta martxoan 1.165.

Eskualdeko beste herriak ere kontua izanda (Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku eta Soraluze) 2.822 langabe erregistratuta zeuden maiatzean eskualdeko enplegu bulegoetan, aurreko hilean baino 39 gutxiago.

Hona hemen Debabarreneko maiatzeko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.601  (%12,57)
Elgoibar 492  (%8,90)
Mendaro 83  (%8,39)
Deba 191  (%7,17)
Mutriku 205  (%7,70)
Soraluze 250  (%13,34)
Debabarrena 2.822 (%10,67)

Apirileko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.621  (%12,72)
Elgoibar 518  (%9,37)
Mendaro 82  (%8,29)
Deba 185  (%6,94)
Mutriku 204  (%7,67)
Soraluze 251  (%13,39)
Debabarrena 2.861 (%10,81)

Martxoko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.665  (%13,07)
Elgoibar 539  (%9,75)
Mendaro 93  (%9,40)
Deba 193  (%7,24)
Mutriku 216  (%8,12)
Soraluze 262  (%13,98)
Debabarrena 2.968  (%11,22)