Eibarko Mugimendu Feministak deituta, manifestazio jendetsua egin zen atzo arratsaldean, “Denon bizitzak erdigunean” goiburuari jarraituta. Emakumearen Nazioarteko Egunerako aldarriarekin batera, Nalua eta Matraka talde feministek beste salaketa bat egin zuten: martxoaren 8aren bezperan 600 euroko isuna ailegatu zitzaien, azaroaren 23an Eibarren gertatutako bortxaketa salatzeko 10 minutuz “modu baketsuan” errepidea mozteagatik. Gertatutakoaren berri emateko komunikatuaren arabera, “protesta baketsua izan zen; ez zen inolako arazorik egon. Hala ere, 10 minutuak bukatzean, Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzarekin, mugimendu feministako bi kide identifikatu zituen oldarki”. Gauzak horrela, eraso bat salatzeagatik zigorra jasotzea “oso larria” dela pentsatzen dute.
#m8bizitzakerdiguneaneibarkofeministakemakumearenegunamanifestazio