[ARGAZKIAK] Iraultza feministaren ahotsak bete ditu herriko kaleak Emakumearen Nazioarteko Egunean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
[ARGAZKIAK] Iraultza feministaren ahotsak bete ditu herriko kaleak Emakumearen Nazioarteko Egunean
ETA KITTO 2022, Mar 08

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, martxoan hainbat jarduera egingo dira, baina gaurko eguneko ekitaldi nagusia arratsaldeko manifestazioa izan da:  ‘Iraultza feminista izango da edo ez da izango’ goiburuko pankartaren atzetik jendetza abiatu da Untzagatik irten den manifestazioan. Nalua eta Matraka! talde feministek bultzatu dute mobilizazioa, Martxoaren 8ko egitaraua prestatzen ibili diren erakunde eta elkarteen babesarekin, eta amaieran komunikatua irakurri eta  ‘Aurre egingo dizun emakumea’ abestia kantatu dute.

Horrez gain, manifestazioa hasi baino lehen, Untzagako jubilatu etxeko poesia taldekoak kalean ibili dira, emakumeen poesiak errezitatzen.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »