Argi berdeak piztu zituzten atzo, ELA gaitzaren kontrako egunean

Argi berdeak piztu zituzten atzo, ELA gaitzaren kontrako egunean
2022/06/22 eta kitto!
Atzo, ekainak 21, ELA alboko esklerosi amiotrofikoa gaitzaren kontrako eguna izan zen. Hori dela eta, argi berdearekin argiztatu zituzten Armeria Eskola, Eibarko Bizikleta Plaza eta Ibarkurutzeko iturria.

Gaixotasun arraro, hilgarri eta sendaezin honek munduan 100.000 pertsonatik bosti eragiten die, eta atzoko ekitaldiaren helburua  gaitza bistaratzea eta horren ikerketa bultzatzearen beharra azpimarratzea izan zen. Gainera, sufritzen dabiltzan familiei babesa emateko eta gaixotasuna pairatu duten gaixoei keinu bat egiteko modua ere izan zen.