Armeria Eskolak 1.000 babes bisera baino gehiago banatu ditu

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Armeria Eskolak 1.000 babes bisera baino gehiago banatu ditu
ETA KITTO 2020, Api 11

Armeria Eskolako kideek martxa betean sortu dituzte babes biserak 3D inprimagailuekin eta dagoeneko 1.000 baino gehiago banatu dituzte ospitaletan, anbulatorioetan, dendetan eta beste hainbat tokitan.

Maker komunitateak proposatutako eta Tknikak bultzatutako ekimenarekin bat egin zuen Armeria Eskolak, eta beharren arabera banatu dira eurek sortutako biserak. “Hasieratik argi izan genuen horrelako gaixotasun baten aurrean gure onena eman behar genuela, eta ahal genuen moduan lagundu, batez ere osasun arloko profesionalei, lan gomendagarria egiten ari baitira, baina baita Eibarko eta inguruko merkatariei ere”, diote Armeria Eskolakoek.

Armeria Eskola osoak egin du bat ekimenarekin, baina ikastetxeko 3D inprimagailuak etxera eraman eta logelak tailer bihurtu zituztenen lana azpimarratu nahi dute. “Zorionak egindako lanagatik eta eskerrik asko Enaitz Eizagirre, Jurgi Barreña, Joseba Etxaniz, Gorka Obieta, Esther De La Fuente, Iosu Agirre eta Koldo Balanzategiri”.

Euren lana amaitzear da, izan ere, “hainbat enpresa hasi dira dagoeneko kopuru handietan babes biserak egiten, eta badirudi beharrak laster asetuko direla. Horregatik, gordeta ditugunak banatu ondoren, amaitutzat emango dugu gure lana. Egindako ekarpena baliotsua izan dela uste dugu, eta guztion artean gaixotasuna ahalik eta azkarren garaitzea espero dugu”, Armeria Eskolakoek diotenez.

 

Toki hauetan banatu dituzte babes biserak:

– Eibarko ospitalea 20

– TKnika 34

– Azpeitiko anbulatorioa 15

– Durangoko anbulatorioa 25

– San Andres Egoitza 147

– Galdakanoko ospitalea 26

– Gipuzkoa Poliklinika 8

– Zumarragako ospitalea 2

– Zorrotzaurreko onkologikoa 8

– GSR Debagoiena adineko pertsonentzako egoitza 50

– Mendaroko ospitalea 15

– Arrasateko ospitala30

– Bermeoko zoroetxea13

– Urdulizko ospitalea 7

– Etxeko arreta zerbitzua 50

– Zaldibarko gaixotasun mentalen zentroa 46

– Etxebarriko farmazia 1

-Berriatuko zaharren egoitza 8

– Oizpe Egoitza (Munitibar) 25

– Arrasateko Iturbide zaharren egoitza 65

– Donostiako ospitalea 3

– Egogain Egoitza 160

– Durangoko egoitza 46

– Mallabiko udala 25

– Arrasateko Irizar Farmazia 4

– Eibarko dendak 337

– Gernikako dendak 3

– Ebaki 10

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »