Arraterako errepidea berriz zabaldu dute, luizia gertatu ondoren

Arraterako errepidea berriz zabaldu dute, luizia gertatu ondoren
2021/11/24 eta kitto!
Atzo arratsaldean lur-jausia gertatu zen Arraterako errepidean eta, horren ondorioz, Gi-3950 errepidea itxita egon da orain arte, 3. kilometroan. Errepidera jausi diren harriak eta lur guztia garbitu arte ezin izan da bertatik pasatu, baina trafiko zuzendaritzak jakinarazi duenez, errepidea berriz zabaldu ahal izan dute gaur goizean.

Argazkia: Sare Sozialak