Artean-Ix ikasgune feministaren “Chahimekin partekatzen” saioa egingo da eguenean Ermuko Eskilarapekon

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Artean-Ix ikasgune feministaren “Chahimekin partekatzen” saioa egingo da eguenean Ermuko Eskilarapekon
ETA KITTO 2023, Mai 23

Eguenerako, maiatzaren 25erako, “Chahinekin partekatzen” izenburuko saioa antolatu du Entreamigos-Lagun Artean-ek, Artean-Ix ikasgune feministaren baitan. Ermuko Eskilarapekon izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta hizlaria Chahim Vasquez (Red de Sanadoras del Feminismo Comunitario Territorialeko kidea) guatemaldarra izango da.

Maya Q’eqchi, afro eta romani-a ere bada, eta “gorputz plural intersexual jalanil junxaqalil” moduan hartzen du bere burua.  Antolatzaileen berbetan, “bere arbasoengandik jasotako jakintzetatik abiatuta, Iximulew-Guatemalan bizitzaren aldeko defentsan jarduten du. Bere aniztasunetik, biziarauteko, lehen pertsona politikoan zein pertsona politiko komunalean borrokatzen du. Jatorrizko komunitateekin eta emakumeekin batera,  lurraldearen eta gorputzaren defentsan lan egiten du. Gorputzetik egindako dinamikak eta metodologiak erabiliko dira, Chahimen esperientziaren bitartez”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »