Asteazkeneko merkadilloa Toribio Etxebarria kalean egingo da

Asteazkeneko merkadilloa Toribio Etxebarria kalean egingo da
2023/02/06 eta kitto!
Txaltxa Zelain egiten den merkadilloa Toribio Etxebarria kalean egingo da asteazken honetan , otsailak 8.  Aldaketaren arrazoia da Ikasenpresa azoka egingo dela hurrengo egunean, ostegunean.

Ikasenpresa azokan Lanbide Heziketako ikasleek hartzen dute parte. Txaltxa Zelain eta Untzagan jartzen diren karpetan EAE osotik etorritako ikasleak biltzen dira euren enpresa proiekuak erakusteko. Ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.