Asteburu honetan abiatuko da “Teknopolis” zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburu honetan abiatuko da “Teknopolis” zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria
ETA KITTO 2021, Ira 23

Atzo goizean aurkeztu zuten Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria Mondragon Unibertsitatean, GARAIA parke teknologikoan. Hain zuzen, asteburu honetan abiatuko da denboraldi berria: ETB1en 15:00etan emango dute, zapatuan (Gaur Egunen ondoren), eta domekan 13:30ean ETB2n. Hurrengo astetik aurrera, berriz, Teknopolis bere ohiko ordutegira itzuliko da: zapatuetan 13:30ean ETB1en eta domeketan ETB2n, ordu berean.
Aurkezpenean esandakoari jarraituz, “denboraldi honetan ere ikusleen jakin-mina asetzeko prest dator saioa. Astero 30 minutu interesgarri eskaini nahi dizkie ikusleei, eta, gainera, zerbait berria ikasteak ematen duen poza sentiarazten badie, are hobeto! Iñaki Leturia Yurrita izango da aurten ere aurkezlea, eta zuzendariak, berriz, Nagore Rementeria Argote eta Leturia bera”.

Leturiak prentsaurrekoan azaldu zuenez, azken hilabeteak koronabirusaren pandemiak baldintzatu ditu: “Erronka handia izan da Teknopolisentzat osasun-krisiaren nondik norakoak publiko orokorrari azaltzea, eta ederki asko gainditu du”. Orain ez dute koronabirusaren gaia baztertuko, baina beste asko dituzte esku artean, “zientzia, ikerketa eta berrikuntza gelditu ez diren seinale, ez eta gai horiek komunikatzeko beharra ere”.

Lantzen ari diren gaietako batzuen berri ere eman zuten, hala nola itsaslabarren azterketa droneen bidez, elikadura osasungarriaren eta jasangarriaren arteko oreka zaila, armiarma-sareak, argindarraren prezioaren gorabeherak edo mikrotxipen krisia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »