Azken bi egunetan 126 positibo berri zenbatu dira Debabarrenean, horietako 71 Ermuan eta 45 Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Azken bi egunetan 126 positibo berri zenbatu dira Debabarrenean, horietako 71 Ermuan eta 45 Eibarren
ETA KITTO 2020, Uzt 20

Gaur Osasun sailak emandako datuen arabera,  45 positibo berri erregistratu dira Eibarren asteburuan (21 larunbatean, eta 24 igandean).  Ermua eskualdean kasu gehien pilatu dituen herria izan da: 48 kasu larunbatean eta 23 igandean (guztira 71). Elgoibarren 3 atzeman zituzten larunbatean, eta 2 igandean. Soraluzen 2 larunbatean, eta beste bi igandean; Deban bakarra larunbatean. Guztira, asteburuan 126 positibo berri erregistratu dituzte Debabarrenean.

 

Atzo, 3.560 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 114 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 6 Araban, 45 Bizkaian eta  63 Gipuzkoan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duen pertsona bat solairuan ospitaleratu zen atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »