Asteburuan 12 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Asteburuan 12 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/09/06 eta kitto!
Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) 12 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 291,18koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren bederatzi kasu atzeman dituzte, Ermuan bost, Deban bi eta Mendaron kasu bakarra. Horrela, guztira 29 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 3.658 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 209 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 32 Araban, 116 Bizkaian eta 57 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.