Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) 16 koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren. Horrela, intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du eta 163,79koa da orain.
Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun 18 kasu atzeman dituzte; Soraluzen bederatiz; Ermuan eta Elgoibarren bina kasu; Mallabian, Mendaron eta Deban kasu bana. Beraz, guztira 41 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.
EAEn, atzo, 6.923 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 672 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 84 Araban, 282 Bizkaian eta 266 Gipuzkoan eta 40 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 23 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 28 pertsona ZIUn daude.