Asteburuan 137 positibo berri zenbatu dituzten Eibarren, inzidentzia-tasa 2.165ean dago

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburuan 137 positibo berri zenbatu dituzten Eibarren, inzidentzia-tasa 2.165ean dago
ETA KITTO 2020, Aza 09

Azken hiru egunetan, ostiraletik igandera, 137 positibo berri detektatu dituzte Eibarren (47 ostiralean, 49 larunbatean eta 41 igandean), aurreko asteburuan baino 3 gehiago. Azken 14 egunetako Inzidentzia-tasa izugarri igo da Eibarren: 2.185,58an dago, eta une hauetan EAEko altuena da 5.000 biztanletik gorako  Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako udalerrien artean. Hori adierazten dute eguerdian argitaratu diren Osasun Sailaren azken datuek.

Eskualdeko beste herrietan, Ermuan 39 kasu berri atzeman dituzte azken hiru egunetan; 29 Elgoibarren; 18 Deban;  6 Soraluzen; 6 Mutrikun; 3 Mendaron; eta 2 Mallabian.  Debabarrena eskualdean, guztira, 250 positibo berri dira, aurreko asteburuan baino 12 gehiago. Asteburuko datuak herriz herri (ostiraletik igandera arte):

Grafikoa

Atzo, 12.037 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.178 positiboak izan ziren. Beraz, %9,8k eman zuen positibo. Araban azken 14 egunetako inzidentzia-tasa metatua 543,96an dago; 678,39an Baizkaian eta 1.050,62an Gipuzkoan. Beraz, Gipuzkoak bizi du egoerarik okerrena. Euskadi mailan, inzidentzia-tasa 789,25ean dago.

Lurraldeen arabera: 69 Araban, 620 Bizkaian, 478 Gipuzkoan eta 20 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 130 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »