Asteburuan 26 positibo atzeman dituzte eskualdean, horietako 18 Ermuan

Asteburuan 26 positibo atzeman dituzte eskualdean, horietako 18 Ermuan
2021/03/15 12:29
eta kitto!
Asteburuan, ostiraletik igandera arte, 26 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman dituzte Debabarrena bailaran, gehienak Ermuan (8 ostiralean, 3 larunbatean eta 7 igandean). Gauzak horrela, 649,23ko intzidentzia-tasa dauka Ermuak.

Eibarren 3 kasu berri atzeman dituzte azken egunotan eta berriro ere eremu horian sartu da 272,99ko intzidentzia-tasarekin; Mallabian ere 3 zenbatu dira, eta kasu bana Elgoibarren eta Mutrikun. Guztia, beraz, 26 positibo berri eskualde mailan.

Atzo, 5.348 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 246 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 41 Araban, 136 Bizkaian, 66 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 14 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude.