Asteburuan 35 positibo berri detektatu dira Debabarrenean, horietako 23 Ermuan eta 6 Eibarren

Asteburuan 35 positibo berri detektatu dira Debabarrenean, horietako 23 Ermuan eta  6 Eibarren
2021/03/08 11:51
eta kitto!
Azken hiru egunetan, ostiraletik igandera bitartean, 35 positibo detektatu dituzte Debabarrenean egindako probetan. Ermuan, guztira, 23 kasu atzeman dituzte (18 ostiralean, 1 larunbatean eta 4 igandean). Hortaz, intzidentzia-tasa dexente igo egin da Ermuan, 436,98an dago une hauetan. Eibarren, berriz, 6 positibo berri zenbatu dituzte (1 ostiralean, 1 larunbatean eta 4 igandean) eta intzidentzia-tasa jaitsi egin da (280,26) . Elgoibarren eta Deban hiruna kasu egon dira asteburuan, eta ez da kasurik egon Mallabian, Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen.

Eskualde osoan 17 kasu berri zenbatu dira: zortzi Ermuan (aurreko egunean baino bi gehiago), hiru Elgoibarren (2 gehiago); eta kasu bakarra Deban, Mutrikun eta Soraluzen.

Atzo, 5.125 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 214 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 32 Araban, 116 Bizkaian, 64 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 118 pertsona ZIUn daude.