Asteburuan 44 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburuan 44 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Uzt 19

Azken hiru egunetan (barixakutik domekara arte) 44 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta eremu gorrian sartu gara, intzidentzia-tasa 433,14koa delako.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun 20 positibo atzeman dituzte, Deban 16, Elgoibarren hamar, Ermuan bederatzi, Soraluzen lau eta Mallabian bi. Horrela, Deba (421,79) eta Mutrikun (1.411,37) eremu gorrian sartu dira.

Atzo EAEn 9.927 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 1.100 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 112 Araban, 479 Bizkaian, 398 Gipuzkoan eta 21 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 42 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »