Asteburuan koronabirus kasu bakarra atzeman dute Eibarren

Asteburuan koronabirus kasu bakarra atzeman dute Eibarren
2021/10/04 eta kitto!
Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) koronabirus kasu bakarra atzeman dute Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 47,32koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzen bi kasu berri atzeman dituzte, eta Mutrikun eta Mendaron kasu bana.

EAEn, atzo, 3.602 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 67 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 6 Araban, 21 Bizkaian eta 37 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 6 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 39 pertsona ZIUn daude.