Asteburuan sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburuan sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Ira 27

Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 101,91koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzen lau kasu berri atzeman dituzte, Ermuan hiru eta Elgoibarren kasu bakarra. Beraz, Debabarrenean 14 kasu berri atzeman dituzte guztira.

EAEn, atzo, 4.195 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 75 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 11 Araban, 43 Bizkaian eta 18 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 11 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 41 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »