Astelehenean udal kanposantuak ateak zabalduko ditu berriro

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Astelehenean udal kanposantuak ateak zabalduko ditu berriro
ETA KITTO 2020, Eka 05

Udal hilerriak datorren astelehenean, ekainaren 8an, irekiko ditu ateak. Bertara joan nahi dutenek COVID-19a dela eta  ezarri diren higiene- eta segurtasun-neurriak bete beharko dituzte.  Jarraibideak iristean adieraziko zaizkie.

Ordutegia ondorengo hau izango da:

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Larunbatetan, 10:00etatik 20:00etara.
Igandeetan, 10:00etatik 14:30era.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »