Astero ibilbide osasungarri bat antolatu du Debabarreneko AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak

Astero ibilbide osasungarri bat antolatu du Debabarreneko AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak
2020/10/07 eta kitto!
Debabarreneko AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak asteroko ibilbide osasungarrien programa jarriko du martxan urriaren 20tik (asteartea) aurrera. Herritar guztientzako jarduera da eta asteartero egingo da, 10:00etatik aurrera, elkartearen egoitzatik abiatuta (Ardantza kalea, 11).

Astero ibilbide bat egingo da eskualdeko hainbat tokitan, pertsonen artean bizimodu osasungarriak sustatzeko, minbizia eta antzeko gaixotasunak izateko arriskua murrizten laguntzeko. Jarduera honek ordu eta erdi inguruko iraupena izango du,  5 kilometro inguruko ibilbidearekin.

 Doako ekimena da, plaza mugatuak ditu eta osasunerako onuragarria den jarduera horretan hasi nahi duten guztientzat dago zabalik. AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak gogorarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak helduei gomendatzen diela astean 50 minutu gutxienez ariketa fisiko moderatua egiteko. Parte-hartzaileek kartilla bat jasoko dute, eta bertan jarduera honen ondoren jaso dituzten ibilbideak, distantziak eta ongizate-maila idatziko dituzte.

Interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute Debabarreneko elkartearen telefonoan – 943 20 24 94 edo gipuzkoa@aecc.es helbidera mezu bat bidali.