Astra-Zenecaren txertoa jasotzeari uko egiten dutenek txanda galduko dute

Astra-Zenecaren txertoa jasotzeari uko egiten dutenek txanda galduko dute
2021/03/25 eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du Astra-Zenecaren txertoa jasotzeari uko egiten dioten hiritarrek edozein txerto jasotzeko txanda galduko dutela. “Txertoak ondasun urriak dira”, Gotzone Sagardui sailburuaren berbetan, eta Osakidetzak txanda ematerako orduan aprobetxatu egin behar dela uste du. “Aukera gaur eta orain da. Gaur egun ez dago hornidurarik edo aurreikuspenik beste aukera batzuk aurrera eramateko”, dioenez.

Etenaldiaren ondoren, Osasun Sailak atzo ekin zion berriz txertaketari eta, planarekin jarraituz gero, 55 eta 65 urte bitartekoek Astra-Zenecaren txertoa jasoko dute. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak txertaketa-datak zehazteko EH Bilduk egindako proposamenaren kontra egin du, PNV-ren eta PSE-ren arabera ezin direlako data zehatzak ezarri.