Atzerritartasunari eta nazionalitatea eskuratzeko prozedurari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar

Atzerritartasunari eta nazionalitatea eskuratzeko prozedurari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar
2021/12/01 eta kitto!
Eibarko Udaleko Gizartekintza sailak atzerritartasunari eta nazionalitatea eskuratzeko prozedurari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar, 18:00etatik 20:00etara, Errebal Plazako patio nagusian.

Hitzaldian egoitza-baimenak, lan eta bizitze-baimenak, epe luzeko baimenak, baimen horien berritzeak, familia elkartaratze-baimenak, Europar Batasunaren atzerritartasun modu erkidegoa eta espainiar nazionalitatea eskuratzeko prozedurak azalduko dira.

Sarrera librea izango da eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.

atzerritartasun hitzaldia