Atzo Arraten egin zen bezala, Iñaki Saez eta Asier Heriz gogoratzeko ekitaldiak egingo dira Soraluzen

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Atzo Arraten egin zen bezala, Iñaki Saez eta Asier Heriz gogoratzeko ekitaldiak egingo dira Soraluzen
ETA KITTO 2021, Ira 09

Atzo bete ziren 20 urte Iñaki Saez eibartarra eta Asier Heriz soraluzetarra auto-istripuz hil zirela Avilara bidean, Lourdes Txurruka presoa bisitatzera zihoazela, eta haien heriotzak gogoratu zituzten atzo Arraten, santutegiaren atarian egin zuten oroimenezko ekitaldian. 100 bat lagun elkartu ziren bertan eta, atzokoa Eibarren izan zenez, batez ere Iñaki Saez ekarri zuen gogora haren lagun Iñaki Amuategi “Txistok”. Horrez gain, Iñaki Saezek berak EH Sukarra taldearendako idatzi zuen “Biharra” kantu ezaguna jo zuen Mikel Gorosabel “Nortonek”.  Aldarrikapenerako tartea ere egon zen eta Eibarko Sare elkarteko Ixidro Gabirondok gogora ekarri zuen 16 lagunek galdu dutela bizia presoren bati bisita egitera zihoazela edo handik bueltan.

Heriotzen 20. urteurrenaren harira antolatu duten egitarauak gaur bertan izango du jarraipena, Soraluzen, Ibon Muñoa preso ohi eibartarrak egingo duen Gure ama-lur feminista da liburuaren aurkezpenarekin. Arratsaldeko 18:30ean izango da, Tolarekuan.

Eta zapatuan amaituko dira ekitaldiak, Soraluzen: 11:30ean XX. pelota txapelketa jokatuko da San Andresen eta 19:30ean, berriz, oroimen ekitaldia egingo da Plaza Barrian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »