Atzo kutsatze tasarik baxuena izan zen EAEn, egindako analisietatik %17k eman zuten positibo

Atzo kutsatze tasarik baxuena izan zen EAEn, egindako analisietatik %17k eman zuten positibo
2020/04/12 eta kitto!
Pandemia hasi zenetik kutsatze tasa txikiena izan duen eguna izan zen atzokoa. Atzo. apirilak 11, egindako 1.464 analisietatik 257k bakarrik eman zuten positibo, %17k.

Kasu horiek aste honetan zehar Euskal Herrian atzemandako kutsatu kopuru txikiena ere badakarte. EAEn duela egun batzuetatik hasi dira test azkarrak zabaltzen, eta horri esker handitu da egindako analitiken kopurua. EAEn 30.216 proba egin dira otsailaren hasieratik,

Birusa gutxiago hedatu arren, Osasun Sailak egunero argitaratzen duen estatistikarik garrantzitsuena eta mingarriena heriotzena da. Azken 24 orduetan, 39 pertsona hil dira, hau da, pandemia hasi zenetik 804 hil dira. Gaur bertan eman dituzten heriotzen kopuruak oso maila altuekin jarraituko du aste honetan. 


grafiko jaurlaritza