Aurtengo udaberriko Jabetze Eskolako ikastaro berrien izen-emate epea martxoaren 1ean zabalduko da

Aurtengo udaberriko Jabetze Eskolako ikastaro berrien izen-emate epea martxoaren 1ean zabalduko da
2023/02/22 eta kitto!

Jabetze Eskola  emakumeak elkartzeko, prestatzeko eta gogoeta egiteko tokia da. Eibarko Udaleko Berditasun Zerbitzua-Andretxeatik adierazi dutenez, "prest ditugu udaberriko Jabetze Eskolako ikastaro berriak. Gune feminista honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu berriro ere, Gure prestakuntza-eskaintza zuen gustokoa izatea espero dugu". Aurrematrikulak egiteko epea martxoaren 1ean irekiko da eta 2023ko martxoaren 31n itxiko (biak barne).




EMAKUMEON JABETZERAKO IKASTARO ETA TAILERRAK

*Bizitzaren korapiloak askatzen: Makrame-Tailerra


Ikastaro honetan sortzeko gure gaitasuna erabiliko dugu bizitzaren korapiloei beste modu batera begiratzeko, eta poltsa batean islatuko dugu esperientzia hori gordetzeko. Sokak lotuko ditugu, bizitzak bidean jartzen dizkigun korapiloak askatzeko bitarteko gisa. Gure bideaz jabetuko gara. Gure gorputzaz jabetuko gara eta joskintzako espazioei beste esanahi eta balio bat emango diegu. Josteko espazioak sareak ehuntzeko adierazpen-leku gisa berreskuratuko ditugu, sentitzen dugun guztia beldurrik gabe adierazteko espazio seguruak sortzeko.


Egunak: apirilak 26, maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31, ASTEAZKENA. Ordua: 17:00 - 20:00. Tokia: Andretxea. Iraupena: 18 ordu. Hizkuntza: gaztelania. Formatzailea: Marian Idiáquez Arechavaleta. Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €. Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN

*Jolasetik eta barretik geure burua ahalduntzen


Tailer honetan, inprobisazio-tekniken bidez, geure burua ezagutuko dugu pixka bat gehiago, gure mugak ezagutuko ditugu eta gure arteko harremanak baldintzatzen dituzten blokeoak desegingo ditugu. Jolasetik eta barretik beren burua ezagutu eta esperimentatu nahi duten emakume guztiei zuzenduta dago.


Egunak: maiatzak 5 eta 6 , OSTIRALA eta LARUNBATA. Ordua: ostirala 17:00 – 20:00, larunbata 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00. Tokia: Andretxea. Iraupena: 10 ordu. Hizkuntza: gaztelania. Formatzailea: Elba Ruiz eta Zahira Montalvo, Kankaneo teatro. Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €. Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN


*Joskintza eraldatzailea


Tailer honetan norberak etxean josteko, arropa konponketak eta moldaketak egiteko oinarrizko teknikak ikasiko ditugu. Josteko makinarik gabe eta oso baliabide gutxirekin lortu dezakegu gure autonomia maila hobetzea. Horrez gain, aitzakia polita da moda industriaren eta arroparekin daukagun harremanaren inguruan hausnartzeko.


Egunak: maiatzak 8, 15 eta 22 eta ekainak 5, 12 eta 19, ASTELEHENA. Ordua: 17:00 – 19:00. Tokia: Andretxea. Iraupena: 12 ordu. Hizkuntza: euskara. Formatzailea: Michaela Fortova. Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €. Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN


*Osasuna plazerra badelako, elikadura osasuntsuaz gozatu


Osasunaz ari bagara, jaten dugunaren inguruan ere bagabiltza. Ikastaro honetan jaten dugunaren garrantziaz eta elikagaiek nutrizionalki zein energetikoki eskaintzen digutenaz jardungo dugu. Horretarako elkarrekin jatekoak prestatzeari ekitea baino gauza hoberik ez da. Botere handia ematen digulako sukaldeko alkimia ezagutzeak.


Eguna: maiatzak 9, 16, 23 eta 30, ASTEARTEA. Ordua: 18:30 – 20:30. Tokia: Portalea (sukaldea). Iraupena: 8 ordu. Hizkuntza: euskara. Formatzailea: Olaia Blanco Azpiri. Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.. Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN


*Bizitzarako Mindfulness: Ahalduntze-tresna


Ikastaro honek gure bizitzak kudeatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geure bizitzetan geuk agintzen dugula bizimodu oso eta kontzientea izatera iristeko. Konfiantzazko gune bat eskainiko da, gugan arakatzeko eta gure barne-ahotsa adeitasunez eta erantzukizunez sentitu eta entzun ahal izateko.


Egunak: maiatzak 12, 19 eta 26 eta ekainak 2, 9 eta 16, OSTIRALA. Ordua: 17:00 – 19:15. Tokia: Andretxea. Iraupena: 13,5 ordu- Hizkuntza: gaztelania- Formatzailea: Eneka Delgado Barrutia- Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.. Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN


*Inguruko landareak ezagutu eta erabiliz gure mundua handitzen.


Tailer honetan, inguruko landareak identifikatuko ditugu, haien propietateak ere ezagutuko ditugu eta herbario eder bat osatuko dugu. Gainera olioak, ukenduak, alkoholak eta bestelako edabeak egiten ikasiko dugu metodologia praktiko baten bitartez.


Eguna: maiatzak 13 eta 27, LARUNBATA. Ordua: 10:00 – 14:00. Tokia: Arrate (Andirao elkartearen lokalean). Iraupena: 8 ordu. Hizkuntza: euskara. Formatzaileak: Mentxu Amunategi. Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €. Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN


*Gure barne-konfiantza sendotuz


Konfiantza zerk indartu eta ahultzen du? Ze kanpo eta barne aldagaik eragiten digute? Nola jarri kontzientzia honi? Elkarrekiko ikaskuntzan eta bizipenean oinarritutako espazio bat sortuko dugu, barne-konfiantza elkarrekin elikatzeko, barne-ezagutza, ikaskuntza eta garapena zabalduz, ahalduntze partekaturako. Barrutik kanporako bidaia baita konfiantzarena, eta elkarrekin hazten gara.


Eguna: ekainak 1, 8, 15 eta 22, OSTEGUNA. Ordua: 17:30 - 19:30. Tokia: Portalea (ikastaro-gela) . Iraupena: 8 ordu. Hizkuntza: gaztelania. Formatzaileak: Arantxa Erasun Urtzelaieta. Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €. Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN