Eibar-Sahara Elkarteak jakin berri duenez, 2021ko udarako Oporrak Bakean programa bertan behera geratu dela jakinarazi die Espainiarako Saharako Ordezkaritzak. Horren berri emateko zabaldu duten idatzian diotenez, “COVID-19aren pandemiak eragin duen egoerak bere horretan dirauela ikusita, pena handiz Oporrak Bakean programa bertan behera lagatzeko erabakia hartu behar izan dugu berriz ere. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu elkartasun mugimendua osatzen dutenei, 2020ko Oporrak Bakean programaren ordezkoak izandako arrakastarengatik. Zorionak!”. Ordezkaritzatik adierazi dutenez, “egoerak hobera lehenbailehen egitea eta berriz ere Saharako haurrak udan etortzeko moduan izateko” itxaropena daukate.
#udaEibarsaharahaurkanpalekuoporrakbakeansaharar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak