Automobil bat guztiz irauli da Sostoatarren kalean

Automobil bat guztiz irauli da Sostoatarren kalean
2022/11/18 21:31
eta kitto!
Orain dela gutxi, 21:00ak aldera trafiko istripua gertatu da Sostoatarren kalean, Zelai Bide pareko bihurgunean: zehaztu gabeko arrazoiengatik, automobil bat guztiz irauli da. Zorionez, gidariari ez zaio ezer larririk gertatu, baina susto ederra hartu du. Denbora laburrean antzerako istripu bi gertatu dira herri barruan; izan ere, azaroaren 9an beste automobil bat guztiz irauli zen Romualdo Galdos kalean.