Auzitegi Gorenak ontzat jo du EAEn COVID ziurtagiria ezartzea

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Auzitegi Gorenak ontzat jo du EAEn COVID ziurtagiria ezartzea
ETA KITTO 2021, Aza 30

Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman dio Eusko Jaurlaritzari COVID ziurtagiria eskatzeko, gaueko aisialdirako lokaletan eta 50 lagunetik gorako jatetxeetan sartzeko. Horrela, aintzat hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren ezezkoaren aurrean Jaurlaritzak aurkeztu zuen errekurtsoa.

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren Laugarren Sekzioak gehiengoz onartu du helegitea. Antonio Fonseca-Herrero epaileak boto partikularra eman du, eta horren edukia datozen egunetan jakinaraziko dute, baita epaiarena ere. Horrela, Auzitegi Gorenak bat egin du Fiskaltzaren iritziarekin, hark ere covid ziurtagiria bermatzearen alde egin baitzuen, proportzionaltasun- eta behar-baldintzak betetzen direlako.

Aisialdirako eta dantzarako aukerak eskaintzen dituzten lokaleei ez ezik, jatetxeei ere eragingo die neurriak: 50 pertsonak baino gehiagok jateko lekua dutenetan eskatu beharko dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 150 kasukoa baino handiagoa den bitartean eutsi nahi diote neurriari. Establezimenduen jabeen ardura izango da bezeroek dokumentua badutela ziurtatzea, eta paperean edo formatu digitalean aurkezteko aukera egongo da.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »