Azala eguzkitik nola babestu azaltzeko hitzaldia gaur ...eta kitto!-n

Azala eguzkitik nola babestu azaltzeko hitzaldia gaur ...eta kitto!-n
2015/06/03 eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 3) “Nola zaindu azala udan?” hitzaldia emango du Farmalur-eko Zaloa Otaduyk, 19.00etatik aurrera ...eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean). Hitzaldian, besteak beste, eguzkiaren alde on eta txarrei buruz jardungo du eta, eguzkiak azalean eragiten dituen kalteak azaltzeaz gain, hain garrantzitsua den organoa ondo babesteko aholkuak emango ditu. Besteak beste, eguzkitik babesteko krema-mota desberdinei buruz egingo du berba eta hitzaldira joaten direnen artean muestrak banatuko ditu. Sarrera herritar guztientzat libre eta doan izango da.