Azaleko minbiziaren aurkako kanpainaren harira, melanina maila neurtzen ibiliko dira bihar AECC elkartekoak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Azaleko minbiziaren aurkako kanpainaren harira, melanina maila neurtzen ibiliko dira bihar AECC elkartekoak
ETA KITTO 2017, Uzt 11

AECC Minbiziaren Aurkako Elkarteak, urteroko moduan, azaleko minbiziaren aurkako kanpainari ekin dio eta, horren harira, Gipuzkoa zeharkatzen dihardute elkarteko profesional eta boluntarioek, azaleko minbizia izateko arriskuaz zein eguzkia hartzeko ohiturei buruz jendea ohartarazteko, umeei arreta berezia eskainiz. Eibarren joan den astean egon ziren eta bihar, eguaztena, berriro egongo dira, Muzategi inguruan,  10:00etatik 13:00etara. Nahi dutenei azaleko melanina maila neurtuko diete, horren arabera eguzkipean zenbat denbora eman dezaketen esateko. Horrekin batera, eguzkia hartzeko gomendioak eta azalaren azterketa egiteko argibideak biltzen dituzten liburuxkak banatuko dituzte eta, jakina, jendeak dituen zalantzak argitzen ahaleginduko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »