Azken astean 17 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Azken astean 17 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/11/08 eta kitto!
Azken zazpi egunetan 17 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren (91ko intzidentzia-tasarekin), 14 Elgoibarren (164,64); bina kasu Ermuan (24,97), Mendaron (236,41) eta Soraluzen (50,33); eta kasu bana Deban (55,02) eta Mutrikun (74,27). Mallabian, ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, guztira 39 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 1.424 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 109,24ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,22koa. Bestalde, 90 lagun ospitaleratu dituzte, 24 dira ZIUn daudenak eta 10 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz.